XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzko elez Zaldibi Milla bederatzierun eta emeretzigarren urtearen asieran, izperringi ospatsu EUZKADI`tik abertzale gustiei egiten dizutet agur gozo bat, opatzen dizutedala danoeri, anai maitiak, igaro dezazutela urte au, eta gañerontzeko gustiak zorionez beterik, eta Jaungoikuak eman deigula urte onetan bandera bedeinkatu onen menpean gauden gustiok ainbeste ansi ditugun zoriontasunak gure euzkel-erri maitiarentzat.

Aralar ondoko erritxo onetan ere batutzen gera iñoiz zenbait abertzale erritarrak, alkarri azaldutzera gure asmo ederrak, argitaratuaz nun nai ta prest gaudela erakusteko gerala zañak euzko-odolaz, beteta dabilkiguzanak.

Batzar oyetako batian erabaki genduan egun bat igarotzea sendi bateko umiak bezela, erriko eta erbesteko abertzale maiteakin egiten giñuztelarik zenbait euzkel-pesta, izendatzen ziralarik itz neurtzalleak eta palankariak.

Baña gure asmo ederrak erori dira geyen poztu bear luketenen artean, 42'ko sutunpada batek baño dardar geyago sortuaz; eta jarririk eragozpen aundiak, euzkel-pesta ederra galerazitziagatik.

Utzirik bada palankariak gelditu, giñan itz neurtzalleakaz.

Oek izan ziran Alkain Urnieta`koa, Errauskin Ordizia'koa, eta bertako Primo Zarra, eta beren itz neurtu ederrak aditzen igaro giñuzten ordu luziak Arrese'ren ardotegian.

Alkartasun aundiak irurak kantatu zituzten itz neurtu bikañak, gogoratuaz antziñako gure oitura ederrak, alako moduan nun orduak igaro zitzaizkigun nai baño lenago.

¡Bejondeizutela Alkain, Errauskin eta Primo! Zuek bezelako euzkotarrakin joan leike nora-nai.

Oraingoan geratu gera itz neurtuekin, urrengoan oyen eta beste euzko-pestaren bat, eta gero... ixio....

¡kukurruku!.

Zaldibi'ko mondeju ederrak
Jaterako garayean,
Erri bereko abertzaleak
Jarriko dira goi-mallan,
Zeñetatikan gustiz ederki
Zabaltzen asiko diran...
¡Egi ederrak daude jarriak
Sabino Aranan dotriñan!

Pikuta.